XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Material solidoekin ere saiakuntza berdin egin daiteke.

Horrelakoetan solidoaren mutur bati A konektatzen zaio eta beste muturrari B.

Materiala zenbat eta eroale hobea izan, L lanpararen argia biziagoa izango da eta amperemetroaren orratzak korronte handiagoa markatuko du.

3. 6. Elektrizitatea, zeren antzekoa da?.

Orain arte agian ez dugu pentsatu lanpara, kable, pila eta abarren barruan korrontea pasatzen denean zer gertatzen den.

Guk elektrizitatearen efektuak ikusi ditugu (lanpara bat argitzea, kable bat berotzea, etab.), baina elektrizitatea bera ez dugu ikusi.

Gainera, inoiz ez dugula ikusiko ere esan dezakegu.

Irudiko a) eskemari begiratuz, zirkuitua itxitakoan lanpara piztu egiten dela ikusiko dugu.

Ez dakigu ordea kable eta lanpararen barruan zehatz-mehatz zer gertatzen den.

Irudiko b) zirkuituan ere, iparrorratza nola erakartzen den ikusten dugu, baina kableen barruan zer gertatzen den ez dakigu.